Aukezpena

Gure esparrua eraikuntza da

Gure esparrua eraikuntza da, bai estudioan bai obra-tokian, eraikitze prozesu aurretik edota bitartean. Proiektuaren garapenean laguntza teknikoa eskaintzen diegu eraikuntzarekin zerikusia duten hainbat agentei bideragarritasun azterlanak egiterakoan, eraikitze irtenbideen optimizazio eta analisian, obraren eraketa eta plangintzan eta baita balioespen eta kudeaketa ekonomikoan ere. Egikaritze zuzendaritzan lan egiten dugu; gainbegiratze teknikoa aurrera eraman ahal izateko obra-tokian kontrol zorrotza ezarriz, eraikitakoaren monitorizazio txostenen bidez eta kontrol-prozedurak aplikatuz kalitatean, segurtasunean eta programazioan; horrela aurretiaz adostutako helburuak betetzeko bidea egiten dugu. Kostu kudeaketa eta aholkularitza, bezeroari uneoro eta zorroztasunez proiektatutakoaren jarraipenerako beharrezko informazioa helaraziz, erabakiak aurretik hartzeko aukera emanez.

Ficoba

Hotel Lasala

Atelier Andrés Nagel

Donostian Victoria Eugenia Antzokiaren handitzea, Aquariuma eta Astoria Eraikina (Hotela eta etxebizitzak) edo Irunen Ficoba eta Gordailu Ondare Zentroa proiektuek zein publiko zein pribatuak diren ereduzko eraikinetan dugun esperientzia bermatzen dute. Sustatzaile, arkitekto eta gainontzeko beste agente parte-hartzaileekin egindako elkarlanak obra adostutako kostu-epe-kalitate estandarretan garatzea ahalbidetzen du. Eraikitze prozesu guztian zehar gure bezeroak izan ditzakeen beharrei erantzuteko bestelako zerbitzu hauek ere eskaintzen ditugu: auditoretza proiektu eskaerak, ikuskaritza teknikoak, administrazioekin kudeaketa, peritu-txostenak, segurtasun eta osasun kudeaketa, mantentze-arloa…

Proiektuak

Azken proiektuak

Harremanetarako

Zurríola Hiribidea, 18,
20002 Donostia
+34 943 433 233
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.